2008/05/21
Coldplay: "Violet Hill"
Sekula baino konprometituago, politikarekiko inoiz baino kritikoago datoz Coldplay taldekoak. Viva la vida or death and all his friends da britainiarren disko berria, Frida Khalo artista mexikarraren koadro batetik hartu dute izenburua Chris Martinek eta bere mutilek. "Violet Hill" da aurrerapen kantua eta bideoan munduko politikari askorekiko kritika garbia ageri da.