
Francis Diez, bihar 'Kalefonia'n!
2008/04/14
Doctor Deseo taldeko kantariak atera berri duten diskoari buruzko xehetasun guztiak argituko dizkigu.
Asteartean, gaueko 21:00etatik 22:00etara, 'Kalefonia' saioan protagonista nagusi bat izango dute: Doctor Deseo. Talde bilbotarrak aste honetan bertan kaleratu du Sexo, Ternura y Misterio lan berria eta, hori dela eta, Francis Diez gonbidatu dute Maider Segurolak eta Arkaitz Billarrek 'Kalefonia'ra, diskoaren misterio guztiak argitzeko. Talde bizkaitarraren kantariarenak dira diskoko ia hitz guztiak eta ekoizpenaz ere bera arduratu da. Horregatik, bera baino hoberik ez da lan berria gaztean biluzteko.Ez galdu 'Kalefonia'.

