
Martxan dira Gaztea Sariak!!!
2008/04/17
Barricada, Gari, Berri Txarrak, Nahiadance eta beste hainbat daude aurtengo izendatuen artean. Webgune honetan botoa ematen duzuen guztion artean erabakiko duzue nortzuk jasoko dituzten sariak. Eta gainera, botoa emateagatik bakarrik, Ipod Touch baten zozketan sartuko zara.
Gaztea Irratiak maiatzean banatuko ditu Gaztea Sariak. Maiatzaren 15ean festa erraldoia egingo dugu Donostiako Victoria Eugenian. Baina sariak eman ahal izateko zure laguntza behar dugu, zuk zure botoekin erabakiko baituzu nork merezi dituen Gaztea Sariak. Eman botoa www.gaztea.com webgunean.
Zortzi sari banatuko ditugu aurten: talde edo bakarlari onenari, kantu onenari, disko onenari, zuzeneko onenari, bideoklip onenari, musikan berrienari, nazioarteko abesti onenari eta beti gazte saria. Bakoitzean hiru edo bost hautagai dituzu; besteak beste, Barricada, Ken 7, Gose, Fermin Muguruza, Berri Txarrak eta Gari daude hautagaien artean. Aukeratu gustukoena eta eman botoa!
Maiatzaren 6a arteko epea daukazu horretarako. Parte hartzen duzuen guztion artean, 8 GBtako Ipod Touch bat zozketatuko dugu.
Boto guztiak zenbatu ondoren, maiatzaren 15eko festan jakingo dugu nortzuk diren aurtengo Gaztea Saridunak.

