
Salgai daude Gaztea Sarietarako sarrerak
2008/05/09
Antzokian bertan, Kutxan eta 943 00 12 00 telefono zenbakian eskuratu daitezke.
Datorren ostegunean Donostiako Victoria Eugenian banatuko ditugu Gaztea Sariak festa ikaragarri batean eta dagoeneko salgai daude bertara joateko sarrerak. Antzokian bertan, Kutxan eta 943 00 12 00 telefono zenbakian eskuratu daitezke sarrera horiek 3 euroko prezioan.
Sekulako festa izango da Victoria Eugeniakoa. Izendatuetako asko eta asko bertan izango dira, baita musika, kultura, kirola eta beste hainbat alorretako gonbidatu ugari ere.
Antolatu diren ikuskizunak, berriz, Europan pil-pilean daudenak dira. Tasty Tim eta Two Mamarrachos dj-ak arituko dira musika jartzen eta Fi Fu diseinu etxearen moda kolekzioa ikusteko aukera ere izango da.

