
Ekaitz Perfektua
Fermin Etxegoien esatariak gidatutako Ekaitz Perfektua saioaren aro berrian handitu egin da kantuen aukera.
Lehen bezala garai guztietako musikak entzungo ditugu, hemengoak eta kanpokoak, Ekaitz Perfektua estilo eta giro anitzen artean sortzen delako. Baina orain aukera berriak jorratuko ditugu saioan, hala nola, artista batzuen ibilbidean sakonduz edota kantu ezagunen bertsio harrigarriak eskainiz.
Ekaitz Perfektua gauez: musikaren muturrerrainoko bidaia!

