
Gaztea Formula
Asteburuetan ere, "Gaztea Formula" hurbiletik jarraitzeko aukera duzue Gazteako entzuleek. Larunbat eta igandeetan, 06:00etatik 10:00etara, Amaia Akordagoitiak zuzentzen du saioa.
Amaia Akordagoitia Murua
- ADINA:24 urte
- JAIOTERRIA: Donostia
- MUSIKA TALDE MAITATUENAK: Norah Jones, Alicia Keys, Fito & Fitipaldiak, El mentón de Fogarty, Kerobia, Marlango, Oasis...
- INOIZ IKUSI DUDAN KONTZERTURIK ONENA: Fito & Fitipaldis, "Por la boca vive el pez" bira, Anoetako Belodromoko kontzertua.
- NIRE SAIOA ENTZUN DEZAZUN BIZPAHIRU ARRAZOI: Asteburuetan goiz esnatzea gogorra da eta derrigorrez hori egokitu bazaizu, 06:00etatik aurrera horretan lagunduko dizugu. Parrandatik itzultzean konpainia egiten dizugulako eta, azken finean, egun on baten hasiera garelako. Larunbat, igande eta jaiegunetan eguna hasteko aukerarik onena garelako. Zalantzarik gabe!