
James Blunt Euskal Herrira dator!
2008/03/28
A ze uda sasoia datorkigun aurtengoan! Bilbao BBK Live, Kobetasonik eta The Boss-en kontzertuei beste bat gehitu zaie orain: James Blunt Euskal Herriara dator. Uztailaren 3an Barakaldoko Rock Starren izango da britainiarra.
Apuntatu egun hau zure agendan: uztailaren 3an James Blunt Barakaldoko Roc Starren izango da. Britaniarrak kontzertu berriak iragarri ditu, eta gurean ere geldialdia egingo du. James Bluntek urtarrilean ekin zion All the lost souls diskoa aurkezteko kontzertu bira mundialari, eta urte amaiera bitartean munduko bazter batetik bestera jarraituko du abeslariak. Gurean, esan bezala, uztailaren 3an izango da Barakaldon, ondoren Madril eta Bartzelona ere bisitatuko ditu Bluntek. Uztailaren 7an Madrilgo La Rivieran izango da eta uztailaren 8an Bartzelonako Razzmatazzen. Sarrerak apirilaren 1ean jarriko dira salgai www.ticktackticket.com-en.

