
Amaralen bigarren singlea, doan gaurtik aurrera
2008/05/12
Amaralek dohain eskainiko du bere disko berriko abesti bat. "El Blues de la generacion" perdida dagoeneko deskarga daiteke www.amaral.es helbidetik.
Amaralen diskoa berria hobeto ezagutzen ari gara pixkanaka. "Kamikaze" kantuaren ondoren, orain,"El blues de la generación perdida" abestia musutruk jaits dezakegu Taldearen webgunetik. Abestia Amaralen laugarren diskoko parte da. Kalitate oso altuarekin eskainiko dute eta ez du kopia-abeslerik izango. Gaur bertan gainera, abestia eskuragarri jartzeaz gain, bestelako bitxikeria batzuk ere eskeiniko ditu Zaragozako taldeak webaren bitartez. Disko berriaren grabaketa prozesuko bitxikeriak, "Kamikaze" abestiaren bideoklipa eta honen grabazioko argazkiak ere ere ikusgai jarriko dira.

