
Andres Calamaro, Bilbon!
2008/05/09
Maiatzaren 31n eskainiko du kontzertua argentinarrak zezen-plazan.
Andres Calamaro une honetan dabil La Lengua Popular diskoa zuzenean aurkezten baina datorren astean Europara itzultzekoa da eta hilaren bukaeran Bilbora iritsiko da kontzertu bat eskaintzera. Orain arte Valentzian eta Pontevedran aritzekoa zela genekien baina gaur kontzertu gehiagoren berri izan dugu eta horietako bat, gainera, gurean emango du: Bilboko zezen-plazan aurkeztuko ditu zuzenean disko berriko kantak maiatzaren 31n. Gainera, itxura denez irailera arte luzatuko du bira eta, nork daki, agian oraindik baieztatu gabeko kontzzertu horietako beste bat ere gurean emango du. Informazio gehiago jakin orduko, badakizu, Gaztean izango duzu guztiaren berri.Andres Calamarok Bilbon emango duen kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daude BBK sarean 24 euroren truke.

