gaztea
nire gt

gaztea.com webgune berria

pasahitza emaila Nire datuak gorde erabiltzaile berria

albisteak

Madonna kontzertu bat negoziatzen ari da Bartzelonan

2008/05/09

"Sticky and Sweet Tour" izena jarri dio bira berriari poparen erreginak.

Madonnak mundu mailako bira erraldoi bat iragarri du Hard Candy disko berria zuzenean aurkezteko. Atzo iragarri zuenez, abuztuaren 23an ekingo die kontzertuei Galesko Cardiff hirian eta Erroman, Amsterdamen, Berlinen, Düsseldorfen, Londresen eta Parisen aritzekoa dela adierazi zuen. Bada, gaur jakin dugunez, ziurrenik, Bartzelonan ere arituko da artista amerikarra. Abuztuaren amaieran edo irailaren hasieran izango omen da, baina ez dago oraindik ezer ere itxita.

Asteartean Madonnak Parisko Olympian "Sticky and Sweet" biraren aperitiboa eskaini zuen 1.500 pertsonaren aurrean eta, bertan erakutsi zuenez, 50 urte betetzera doan artistak dena emango du agertokiaren gainean.

Gu Bartzelonako kontzertuaren baieztapenaren zain geldituko gara!

Publizitatea

email: