
Amy Winehouse eta Pete Dohertyren Duoa uda honetan kaleratu daiteke
2008/05/13
Momentuko soul ahotsik onena eta Babyshableseko abeslaria lagun onak dira eta harreman honek emaitza musikal bat eman dezake: Winehouse eta Dohertyk abesti bat grabatu behar omen dute elkarekin eta uda honetan argitaratuko da.
Amy Winehouse eta Pete Doherty lagun haundiak direla ez da albiste berria. elkarrekin zerbait grabatzeko zuten gogoa ere ez. Orain ordea, ametsa gauzatu egingo dela dirudi. You Hurt the Ones You love da elkarrekin grabatu den abestia eta single formatuan kaleratuko da. Hala baieztatu du behintzat Mik Whitnall Babyshambleseko kideak. Abestia gainera taldeak aterako duen disko barruan joango omen da.

