gaztea
nire gt

gaztea.com webgune berria

pasahitza emaila Nire datuak gorde erabiltzaile berria

albisteak

Orishasek ekainaren 10ean aterako du disko berria

2008/05/13

Cosita buena izango da hirukote kubatarraren laugarren diskoa.

Ekainaren 10ean iritsiko zaigu Orishas talde kubatarraren disko berria: Cosita buena. Hirukoteak berak konposatu, ekoitzi eta moldatu du. Otsailean grabatu zuten lan berria Madrilgo Samurai Studion, Tim Latham-ek (Fun Lovin? Criminals, Erykah Badu, De La Soul, Lou Reed...) nahastu zuen Bruselako SynSound Recording estudioetan eta Tom Coyne-k (Beyoncé, Common, Kayne West, DJ Shadow, Britney Spears...) masterizatu zuen New Yorkeko Sterling Sound-en.

Cosita buena diskoak 12 kantu biltzen ditu eta bonus track gisa, "Hip Hop Conga" barneratu dute, 2008ko Santa Cruz de Tenerifeko inauterietako kantu ofiziala sartu dute.

Huaxe da Cosita buena diskoaren kantu-zerrenda:

1. Cosita buena
2. Maní
3. Bruja
4.Camina
5. Guajira
6. Borrón
7. Mírame 8. Que quede claro
9. Machete
10. Isi
11. Público
12. Melodías
13. Hip hop conga

Publizitatea

email: