
Nacha Popek Barakaldon hasiko du "80-08" bira
2008/05/13
Ekainaren 6an izango da kontzertua Rockstar Live aretoan.
Nacha Pop talde mitikoa 20 kontzertu baino gehiago emateko elkartu zen iaz eta orain, iazko kontzertuak bildu dituen 80-08 diskoarekin berriz ere ekingo diote kontzertuen bideari. 80-08 lana zuzenean aurkezteko bira Barakaldoko Rockstar Live aretoan hasiko dute Antonio Vegak eta bere taldeak, ekainaren 6an, hain zuzen ere. Sarrerak dagoeneko salgai daude 21 euroren truke (+ banaketa gastuak)Ticktackticket sarean, BBKn, El Corte Inglesen eta Cream 01en.

