gaztea
nire gt

gaztea.com webgune berria

pasahitza emaila Nire datuak gorde erabiltzaile berria

albisteak

Oasis bateria-jotzaile gabe gera daiteke

2008/05/14

Krisi hotsak datoz Oasis taldetik. Grabatzen ari diren diskoa taldeak bere osotasunean egingo duen azkena izan daiteke. Zak Starkey bateria-jotzailea taldea uztekotan da Noel Gallagerrekin gaizki konpontzen delako.

'The Sun' egunkariak jakitera eman duenez Zak Starkey, Oasis taldeko bateria-jotzaileak taldea utziko du konpondu ezineko arazoak dituelako Noel Gallagher abeslariarekin.

Egia esan Gallagher anaiek betidanik izan dituzte gorabehera handiak taldeko bateria-jotzaileekin.Tony McCarrol izan zen erortzen lehena, gero Alan White izan zen. Orain Zak Starkey, Ringo Star mitikoaren semearen garaia iritsi dela dirudi.

Starkey Don´t Believe the Truth diskoaren irteerarekin sartu zen Oasis taldean, eta aurten bertan kaleratuko den taldearen disko berriaren grabaketan ere parte hartu du.

Oasis utzi arren ordea, Zak starkey ez da langebezian geratuko, The Who taldeko egungo abteria-jotzaiela bera baita.

Publizitatea

email: