gaztea
nire gt

gaztea.com webgune berria

pasahitza emaila Nire datuak gorde erabiltzaile berria

albisteak

Neil Diamond bueltan dator 'Home Before Dark' diskoarekin

2008/05/14

Hiru urteko isilunearen ondoren, New Yorkeko musikariak popa eta countrya nahasten ditu 12 abesti berritan.

Bere lehen abesti arrakastatsuak agertu zirenetik 40 urte pasatu direnean eta hiru urteko etenaldiaren ostean, musikaren industrian bueltan da Neil Diamond musikari newyorktarra Home Before Dark (Sony, BMG) 12 kantu berri, bonus track bi eta DVD bat dituen lanarekin.

Amerikako ahotsik bikainenetakotzat hartua,Sweet Caroline eta Love on the rocks abestien egileak pop eta country erritmoak nahasten ditu Home Before Dark osatzen duten 12 kanta berrietan. Don't go there, Whithout her eta The power of twodira 67 urteko musikariaren abesti berrietako batzuk, eta If I don't see you again, Pretty amazing Grace, Forgotten eta The Boxer, berriz, lan berrian jaso dituen bideoklipak.

1966an (The feel of Neil Diamond) eta 1967an (Just for you) bere lehen diskoak plazaratu eta gero, b>Sweet Carolina konposatu zuen 1969an. Ondoren, besteak beste, Song sung blue, Cracklin eta Rosie kantak eta Hot august night zuzeneko diskoa eta Jonathan Livingston Seagull kontzeptuala kaleratu

70eko hamarkadaren amaieran, Grammy sari batzuk eta Urrezko Globo batzuk irabazi ostean, zerrenden lehen postuan egon zen Barbara Streisandekin batera, The Jazz Singer filma protagonizatu zuen, gustuko zituen 50eko eta 60ko abestien bertsioak egin zituen eta 37 single arrakastatsu zituen In My Lifetime kutxa publikatu zuen. Orduz geroztik, bere diskoen 120 milioi kopia baino gehiago saldu ditu.

Publizitatea

email: