gaztea
nire gt

gaztea.com webgune berria

pasahitza emaila Nire datuak gorde erabiltzaile berria

albisteak

Mago de Oz, Ken Zazpi, Los Secretos eta M-Clan, Donostiako Aste Nagusian

2008/05/15

Aurtengo kontzertuak rock, pop eta heavy taldeek osatuko dituzte. Horiez gain, Pignoise eta Rosario Flores arituko dira gipuzkoar hiriburuan, besteak beste.

Rosario Flores, M-Clan, Pignoise, Los Secretos, Conchita, Ken Zazpi, La Casa Azul eta Mago de Oz abuztuaren 9tik 16ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusian arituko dira. Kontzertuok Gros auzoko Sagueseko zabaldegiko eszenatokian izango dira, Zurriola hondartzaren aurrean.

Ramon Etxezarreta Donostiako Udaleko kultura ordezkariak azaldutakoaren arabera, aurtengoan rock, pop eta heavy taldeak arituko dira Aste Nagusian.

Halaber, Etxezarretak ez ditu kontzertuen datak argitu, baina taldeen webguneen arabera, M-Clanek abuztuaren 9an joko du, Mago de Ozek 12an eta Pignoisek 11n. Gainera, Los Secretos abuztuaren 14an arituko dela aurreikusi dute.

Publizitatea

email: