gaztea
nire gt

gaztea.com webgune berria

pasahitza emaila Nire datuak gorde erabiltzaile berria

albisteak

La Oreja De Van Gogh estudioan sartu da

2008/05/16

Eta la Oreja de Van Gogh hasi da disko berria grabatzen eta Frantziako estudio batean ari da taldea grabaketa lanetan. Itxaron egin beharko dugu oraindik ofizialki abeslari berria ezagutzeko, nahiz eta "Factor X" lehiaketan parte hartutako Leire Martinez oreretarraren izena ahoz aho dabilen postu horretarako.

La Oreja de Van Gogh grabaketa prozesuan murgilduta dago bete-betean. Landetako Du Manoir estudioan ari dira disko berria presetatzen donostiarrak.

Amaia Montero gabe grabatzen duten lehen diskoa izango da hau baina taldeak oraindik ez du baieztatu nork hartuko duen abeslari lekukoa. zurrumurruek ordea jarri diote aurpegia la Orejako abeslari berriari eta baita izen abizenak ere: Leire Martinen oreretarra hain zuzen ere. Factor X lehiaketan egin zen ezaguna Leire eta badira hilabete batzuk bere izena La Orejako abeslari gisa aipatzen dela.

Ikusi egin beharko da ordea, momentuz taldekideek esan dute, ez dutela abeslari berria aurkeztuko abestiak grabatzen dituzten arte.

Publizitatea

email: