gaztea
nire gt

gaztea.com webgune berria

pasahitza emaila Nire datuak gorde erabiltzaile berria

albisteak

Castroren alabaren bizitza zinema aretoetara eramango dute

2008/05/13

Alina Fernandezen Memorias de la hija rebelde de Castro nobela biografikoan oinarrituta egongo da.


Robert Moresco Million Dollar Baby (2004) pelikulako ekoizlea Astist Relationsekin elkartu da, Fidel Castroren alaba den Alina Fernández erbesteratuaren bizitza zinema aretoetara eramateko, Variety aldizkariak azaldu duenez.

Hain zuzen ere, Alina Fernandezen Memorias de la hija rebelde de Castro nobela biografikoan egongo da oinarrituta aipatutako filma.
Fernandezek,
1959an Fidel Castrok Kuba bere gain hartu zuenetik bere bizitza nolakoa izan den aztertzen duen pelikularen zuzendaritza ikuskatuko du.

1993ko abenduan egin zuen irlatik ihes Castroren alabak, ileorde bat buruan zuela eta turista espainiar bat zela esanez. Kubako segurtasun zerbitzuak engainatu ostean, hegazkinera igo eta Madrilerantz abiatu zen.

Publizitatea

email: