gaztea
nire gt

gaztea.com webgune berria

pasahitza emaila Nire datuak gorde erabiltzaile berria

albisteak

Zineman egon diren gizon ederrenak, Guapos de leyenda liburuan

2008/05/13

Pelikula askotan parte hartu eta aurpegi lirain batekin jaiotzeko zortea izan duten 31 aktoreren profila aztertzen du Menendez Flores idazleak aipatutako lanean.


Marlon Brando, Paul Newman, Brad Pitt edota Javier Bardem bezalako izenak aipatzen ditu Javier Menendez Flores idazleak, zinema munduan egon diren gizon ederrenei buruzko Guapos de leyenda liburuan.

Menendez Floresen esanetan, "gaitasuna ez da nahikoa aktore bat izar batean bihurtzeko", "estiloa, izaera eta edertasuna ere faktore garrantzitsuak" dira.

Horregatik, pelikula askotan parte hartu eta aurpegi lirain batekin jaiotzeko zortea izan duten 31 aktoreren profila aztertzen du idazle honek aipatutako lanean.

Cary Grant, James Dean eta Paul Newmanen izenek ez dute hutsik egin liburu honetan, baina, badira ederren ospe gutxiago izan arren, emakume asko aho-zabalik utzi dituzten Jean-Paul Belmondo, Steve MacQueen, Russel Crowe edota Antonio Banderas bezalako aktoreen izenak ere.

Publizitatea

email: