gaztea
nire gt

gaztea.com webgune berria

pasahitza emaila Nire datuak gorde erabiltzaile berria

albisteak

Zinema Eraikitzen ekimenean izena emateko epea zabaldu du Donostiako Zinemaldiak

2008/05/13

Izena emateko bete behar den formularioa www.sansebastianfestival.com eta www.cinelatino.com.fr webguneetan aurki daiteke.


Donostiako Zinemaldiak, irailaren 23an eta 24an ospatuko den Zinema Eraikitzen 14. edizioan izena emateko epea zabaldu du gaur. LVI. Zinemaldiaren baitan kokatzen den ekimen honetan parte hartu nahi dutenek, ekainaren 30a baino lehen eman beharko dute izena.

Agiri batean, Zinema Eraikitzen ekimenaren helburua "filmatu ostean, ekoizpen fasean nahiz zinema aretoetan estreinatzeko orduan, zailtasunak izan ohi dituzten luzemetraien bukaerak erraztea" dela gogoratu du Donostiako Zinemaldiak.

Modu honetan, behin-behineko egoeran dauden hainbat pelikula latindar aurkeztuko zaizkie ekoizle, banatzaile, erakusle, salmenta enpresa, telebista, industri tekniko, erakunde nahiz "lan hauek ikusleen eskuetara iristen laguntzen duten" jaialdiei.

Izena emateko bete behar den formularioa www.sansebastianfestival.com eta www.cinelatino.com.fr webguneetan aurki daiteke.

Publizitatea

email: