gaztea
nire gt

gaztea.com webgune berria

pasahitza emaila Nire datuak gorde erabiltzaile berria

albisteak

Claudio Undari aktore italiarra hil da

2008/05/13

60. eta 70. hamarkadan Europan filmatutako western pelikulei esker ezagun egin zen aktore honek 73 urte zituen.


Zinema munduan Robert Hundar bezala ezaguna den Claudio Undari aktore italiarra hil da Erroman, 73 urte zituela, bertako komunikabideek jakinarazi dutenez.

Ezkondua eta lau seme-alaben aita, Castelvetranon jaio zen Undari, Trapani probintzia siziliarrean.

Aipatutako iturrien arabera, atzo zendu zen baina gaur arte ez dute haren heriotzaren berri eman. Hileta-elizkizunak bihar egingo dituzte Erroman bertan.

60. eta 70. hamarkadan Europan filmatutako western pelikulei esker egin zen ezagun. Besteak bestek, I tre implacabille, I quattro inesorabili, I sette del Texas, Cavalca e uccidi eta Un uomo e una colt pelikuletan parte hartu zuen.

Publizitatea

email: