
Victoria Beckhamek pantaila handira egingo du salto
2008/05/14
Aurki zinema aretoetara iritsiko den Soy Alan Partrige telesailaren egokitzapenean ikusiko dugu Beckhamen emaztea.
Los Angelesera joan zen luxua eta dotorezia bilatzeko asmoarekin, bere senarra Real Madril uztera behartu ostean, eta azkenik bere helburua lortu du. Victoria Beckham pantaila handian ikusiko dugu aurki.
Soy Alan Partrige telesaila zinema aretoetara iritsiko da eta bertan aktore lanetan debuta egingo du Victoriak.
Pantaila handira egingo duen urrats honetan, ordea, dotorezia alde batera utzi beharko du Spice Girls taldeko abeslari ohiak, Daily Star egunkari britainiarrak azaldu duenaren arabera, Lynn Benfilelden papera egingo baitu, hots, protagonistaren idazkariaren papera.
Dirudienez, telesailean idazkariarena egiten duen aktoreak ez du Hollywoodera arte bidaiatu nahi izan eta bera ordezkatzeko pertsona ospetsu bat bilatu nahi zutenez, Victoriari proposatu diote paper hau.

