
Fraggle Rock telesaila zinemara eramango dute Weistein anaiek
2008/05/14
Weinstein anaiak arduratuko dira pelikula honen proiektua aurrera eramateaz eta Cory Edwardsen esku geratuko da gidoia idaztea nahiz filma zuzentzea.
80. hamarkadan ezagun egin zen Fraggle Rock marrazki bizidunen telesaila pantaila handira eramango dute, Varietyk jakinarazi duenez.
Weinstein anaiak arduratuko dira pelikula honen proiektua aurrera eramateaz eta Cory Edwardsen esku geratuko da gidoia idaztea nahiz filma zuzentzea.
Telesailean bezala, gizakien eta txotxongiloen arteko nahaste betan oinarrituko da lan hau eta horretarako, Gogo, Wembley, Mokey, Boober eta Red pertsonaiak berreskuratuko dituzte.
1983an sortu zuen Jim Hensonek Fraggle Rock eta mundu osoko telebistetan ikusi zen telesail hau.

