gaztea
nire gt

gaztea.com webgune berria

pasahitza emaila Nire datuak gorde erabiltzaile berria

albisteak

Argentinar batek eta espainiar batek eraman dituzte Bilboko Zinema Fantastikoaren sariak

2008/05/14

Santiago di Camiloren Piratas y punto izan da fikziozko film laburrik onena eta Victor Boneten Uñasek jaso du animaziozko film onenaren saria.


Santiago di Camilo argentinarrak eta Victor Bonet espainiarrak aurkeztutako lanek irabazi dituzte Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiko (FANT) animaziozko eta fikziozko film laburren lehiaketak.

Nontzeflash (animaziozko filmak) lehiaketan 114 film labur aurkeztu dituzte eta Nontzefilmen (fikziozko filmak), berriz, 110. Horietatik 53 euskaldunak dira, antolatzaileek agiri baten bidez jakinarazi dutenez.

Lan irabazleei dagokienez, Di Camiloren film laburra Piratas y punto deitzen da eta, epaimahaiak, "laburra izan arren (bi minutu eskas ditu), arriskuz, itsasontziz eta, nola ez, ronez beteta" dagoela nabarmendu du.

Nontzefilm lehiaketako irabazlea izan den Victor Boneten lanak, Uñas izenburua du eta hiru minututan "eskuen, atzamarren eta azazkalen behaketa sakon bat" egiten du.

Euskal Herrian egindako animaziozko eta fikziozko film labur onenak, Enrique Diegoren eta Iñigo Garcia Agirrezabalagaren Idioptero eta Andarika, kilker eta emakumeei buruzko gogoetak izan dira.

Publizitatea

email: