gaztea
nire gt

gaztea.com webgune berria

pasahitza emaila Nire datuak gorde erabiltzaile berria

albisteak

Fahrenheit 9/11 filmaren bigarren zatia prestatzen ari da Moore

2008/05/15

Oraindik, ez dute dokumentalari buruzko informazio gehiago eman nahi izan, baina, aurreikusitakoren arabera, datorren urtean estreinatuko dute.


Azkenaldian dokumentalak saga bilakatzeko joera areagotu egin da. Michael Moore zinamagile polemikoa esaterako, Fahrenheit 9/11 pelikularen bigarren zatia prestatzen ari da.

George W. Bushi, AEBetako Gobernuari eta presidente estatubatuarrak terrorismoaren kontra erabilitako politikari kritika gogorra egiten zion lan hau, ordura arte egindako politikari buruzko dokumental ospetsuenean bilakatu zen. Eta orain, Canneseko Zinemaldia hasi berri denean, pelikula honek bigarren zati bat izango duela iragarri dute jaialdian bertan. 2004an Urrezko Palmondoa jaso Cannesen Fahrenheit 9/11k.

Oraindik, ez dute dokumentalari buruzko informazio gehiago eman nahi izan, baina, aurreikusitakoren arabera, datorren urtean estreinatuko dute eta AEBek 2001eko irailaren 11ko atentatuak jazo zirenetik izandako jarrera aztertuko du, tartean, nola ez, Iraken gerrari aipamena eginez eta faktore ezberdin hauek herrialdearen barne arazoei lotuz.

Publizitatea

email: