gaztea
nire gt

gaztea.com webgune berria

pasahitza emaila Nire datuak gorde erabiltzaile berria

albisteak

Daniel Day-Lewis izan liteke Bardemen ordezkoa Nine filmean

2008/05/15

Hilabete honen hasieran jakin genuen Bardemek ez zuela azkenik Rob Marshallen pelikulan parte hartuko, urte sabatiko bat hartzea erabaki duelako.


Daniel Day-Lewis aktore britainiarra da Nine musikalean Javier Bardem ordezkatzeko hautagai nagusia, Variety aldizkariak jakinarazi duenez.

Hilabete honen hasieran jakin genuen Bardemek ez zuela azkenik Rob Marshallen pelikulan parte hartuko, urte sabatiko bat hartzea erabaki duelako.

Une honetan, Guido Contini zinema zuzendariaren papera egitea negoziatzen ari da Day-Lewis.

Aipatutako iturrien arabera, Penelope Cruz, Marion Cotillard, Sophia Loren, Nicole Kidman eta Judi Dench dira Federico Felliniren 81/2 lanean inspiratutako filmean ikusiko ditugun gainerako aktoreak.

Modu honetan, Lewisek eta Harvey Weisnteinek berriz egingo lukete elkarrekin lan. 1989an My Left Foot pelikula filmatu zuen bikote honek.

Halere, Daniel Day-Lewisen parte hartzea baieztatzeke dago oraindik, Weinstein anaien konpainiak azaldu duenez, oraindik ez baitute akordiorik erdietsi.

Publizitatea

email: