
Telefono mugikorren bidez egindako film laburren lehiaketa antolatu dute Bilbon
2005/05/15
Parte hartzeko interesa duten ikasleek www.bilbao.net webgunean aurkez ditzakete euren lanak, maiatzaren 23tik urriaren 17ra bitartean.
Bilboko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietako Sailak telefono mugikorren bidez egindako bideoen lehiaketa ("ZOOM") antolatu du. Modu didaktiko eta sortzaile honi esker, bikoteen arteko genero indarkeriak dakartzan arazoen aurrean gazteak sentsibilizatzea du helburu.
Lehiaketan Bilboko ikastetxeetako 18 urtetik beherako gazteek parte hartu dezakete.
Azken urteetan gazteen artean sakelako telefonoaren erabilera areagotu da, baina, horrekin batera, "abusatzeko eta erasotzeko" bidea ere izan da bitarteko hau.
Hori dela eta, joera hori ezabatzeko eta salatzeko, mugikorren bidez "genero indarkeriaren aurkako film laburrak egiteko" ekimena antolatu du Blboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietako Sailak.
Parte hartzeko interesa duten ikasleek www.bilbao.net webgunean aurkez ditzakete euren lanak, maiatzaren 23tik urriaren 17ra bitartean.
Lanak, banaka nahiz taldeka (gehienez 4 pertsona) aukez daitezke.

