gaztea
nire gt

gaztea.com webgune berria

pasahitza emaila Nire datuak gorde erabiltzaile berria

albisteak

Ian Flemingen bizitza pantaila handira eramango du Leonardo DiCapriok

2008/05/15

Pelikula ekoizteaz gain, bertako protagonista ere izan litekeela DiCaprio.


Leonardo DiCapriok, James Bond pertsonaia mitikoaren sortzailea izan zen Ian Fleming idazle eta kazetari britainiarraren papera egin lezake pantaila handian.

Los Angeles Timesen azaldutako informazioen arabera, bere produktorearen bitartez (Appian Way) Flemingen bizitzari buruzko gidoia erosi du.

Gainera, pelikula ekoizteaz gain, bertako protagonista ere izan litekeela iragarri du aipatutako iturriak.

Titanic filmeko protagonista izan zenak erositako gidoiaren hasiera, Fleming 1952an Jamaikan ezkondu zeneko garaietan kokatzen da. Bi urte geroago, 007ri buruzko Casino Royale nobela argitaratu zuen idazle honek.

Fleming izenburua izango duen pelikularen helburua, pertsonaia nahiz 007 agentearen abenturak sortzeko orduan, egilearen ibilbideak izandako eragina irudikatzea da.

Publizitatea

email: