biografia: Duela 2 urte sortu genuen taldea, Aitor eta Juanpe gitarra eta ahotsa, Bea ahotsa, Figuero Bajua eta Oskar bateria. Orain arte La banda de Moebious, Yashara, Urrestieta Konexion, Los últimos piratas, Vortex, Subversión X, Zatz, La banda de Moe eta Izaki taldeetan ibiliak gara.
Hasiera baten denbora pasatzeko eta elkar ezagutzeko biltzen ginen, ez genuen proiektu serio bat bezala hartu. Ordura arte beste talde ezberdinetan ibilia ginenez, nahiko zaila izan zen gure estiloak nahastea. Baina denborarekin inbiot sendotzen joan da. Gaur egun Rock joera ezberdinetara jotzen dugu. Kanta batzuk berriak, beste batzuk bageneuzkan eginda, baina hala ere martxoan geure burua aurkeztu genuen Trapagarango “Basetxe” Gaztetxean.
Azken sei hilabete hauetan egindako lanaren parte bat grabatzea bururatu zitzaigun. Beraz, ilusioaz eta gogor hasi ginen entseatzen eta horrela Groove Estudioan (Ortuellan) sortu genuen gure lehenengo maketa. Lortutako emaitzarekin pozik gaude. Azken finean guztien izaera dago islatuta. Bertan 9 kanta daude non tarte lasaiak eta bortitzak nahasten dira.
Mezu bat utzi ahal izateko, erregistratu egin behar duzu
Zure playlistean dago. Hemen klik egiten baduzu zure playlistetik desagertuko da. Ez dago zure playlistean. Hemen klik egiten baduzu, zure playlistean egongo da.