biografia: 2005ean, Tolosako hiru lagunek (Txus, Iñigo eta Gorka) proiektu akustiko bati ekin zioten, gitarra akustikoa, baxua eta bateriaz baliatuz. Beranduago, bigarren gitarra jolearen etorrerarekin (Egoitz) hirukoa pop-rock bandan bilakatu zen. Beranduago berriz, lan kontuak zirela medio, Gorkak erreleboa Juleni pasa behar izan zion. Lehen kontzertua 2006ko apirilean eman zuten Tolosako Bonberenean.
Lehen maketa honek makina bat kontzertu eskaintzeko aukera eman die azken urte honetan, eta baita bandak bere nortasuna eta norabidea definitzeko ere. Hasieran anekdotikoa zen haizezko instrumentuen laguntza esaterako, orain taldearen baitan funtsezkotzat hartu daiteke, batipat zuzenekoetan. Lanaren helburua, taldearen musika hedatu eta zuzeneko gehiago eskaini ahal izatea alegia, ez dute amaitutzat jotzen eta dagoeneko kanta berriak eta zuzeneko formatu ezberdinetan ari dira lanean ate gehiago irekiko lizkieken lehen diskari begira.
...egungo garunen greban parte hartu nahi ez dugulako...badugu irudimena eta zer eskeinia!...
Zure playlistean dago. Hemen klik egiten baduzu zure playlistetik desagertuko da. Ez dago zure playlistean. Hemen klik egiten baduzu, zure playlistean egongo da.