biografia: Nire izena Mikel Inunziaga da eta 24 urte ditut. Gitarista, abeslari eta kanta sortzaile gisa definitzen naiz.
Musika munduan 11 urterekin hasi nintzen nire aitak lehen gitarra erosi zidanean. 15 urterekin Igorreko "Kuidem" taldeko gitarra-jole bezala aritu nintzen Bizkaiko hainbat herritako jaietan joz. 18 urterekin abeslari bezala hasi eta "Bost" izeneko talde proiektu baten parte hartu nuen, Oscar Gomez produktore Kubatarrarekin.
Urte bateko lan gogorraren ondorioz diska bat eta bi bideoclip grabatu genituen. Hala ere, arrazoi ezberdinengatik proiektuak ez zuen aurrera jarraitu. 19-22 urte bitartean taberna gutxi batzuetan jo eta kantu berriak sortzen ibili nintzen gehien bat. 23 urterekin proiektu berri bat sortu nuen Batiz, Rober Caballereo eta Blas Fernandez musikari izugarriekin.
Nik konposatutako hiru kantetan oinarritu zen proiektu hau. Gaur egun kanta berriak konposatzen jarraitzen dut.
Telefono zenbakia: 696 19 43 99.
Zure playlistean dago. Hemen klik egiten baduzu zure playlistetik desagertuko da. Ez dago zure playlistean. Hemen klik egiten baduzu, zure playlistean egongo da.