Gasteiz (2004)
web pertsonala: http://www.myspace.com/thedogsoftheblack
_ instruments _ : Gorka: voz Aitor: guitarra Miriam: guitarra Peio: bajo Jon: bateria
thedogs@gaztesarea.net
THE DOGS OF THE BLACK FOOT 2008/01/09 |
biografia: Zakur amorratuen antzera!
Kale kantoian eserita dauden hanka-beltzen zakurrak legez, lotsarik gabe zaunka egiteko prest dator gasteiztar boskotea. 2004an eman zioten hasiera talde ibilbideari eta dagoeneko kalean dute estreinako maketa. Punk rock zikinaren eta rock&roll kaletarraren zigilua daramaten hamaika kantu batzen dituen lanaz koxk egiteko irrikaz topatu ditugu zakur amorratuak.
Labur bada ere, zein izan da taldearen ibilbidea 2004an sortu zenetik hona?
Laukote bezala hasi ginen 2004ko udazkenean, eta Gorka sartzearekin boskote bihurtu ginen. Gero, taldean aldaketak izan ziren eta, egun, Miriam, Gorka, Peio, Jon eta Aitor kideok osatzen dugu taldea. Gutako batzuk Gasteizko beste talde batzuetan ibili edo aritzen gara; esaterako, Los Tornillos, Tangrader edo Obligaciones taldeetan. Beste batzuentzat, aldiz, The Dogs of the Black Foot da gure lehen taldea. Bataz beste 30 urte goitiko edadea dugu, nahiz eta Miriam gure gitarra-jotzailea gazteagoa izan.
Musikalki, rock&roll zikina eta kaletarra jorratzen duzuela esan daiteke.
Gure hitzek kaleko egoerak eta gure bizipenak islatzen dituztela esan daiteke, eta musikalki rockean koka daitezke kantuak. Guk rock&roll "patateroa" egiten dugula esan ohi dugu.
Kontzertuei dagokienez, zaila al da zuona bezalako talde bat Gasteiztik kanpora aritu al izatea?
Orain arteko kontzertu gehienak Gasteiz eta inguruetan eskaini ditugu. Alta, Sabadell, Bartzelona edo Zaragozan izan gara. Zaila da talde berri eta ezezagun batentzako kontzertuak herritik kanpora eskaintzea, nahiz eta, orain, maketa kalean, kontzertu gehiago lortzea espero dugun. Orain artean, 25 kontzertu inguru eskainiko ditugu. Zaila da talde berri eta ezezagun batentzako kontzertuak herritik kanpora eskaintzea, nahiz eta, orain, maketa kalean, kontzertu gehiago lortzea espero dugun
Esku artean dugun diskoa baino lehen, maketa bat kaleratu zenuten, nahiz eta lagunen artean soilik banatu zen azkenean.
Entsegu lokalean grabatua zen "antimaketa" bat egin genuen pasa den urtean. Soilik lagunen artean banatu genuen, haren soinu kaxkarra zela medio. "Como una perra rabiosa" da gure lehen disko serioa. Diskoan agertzen diren hamaika kantuak gure entsegu lokaletik gertu dagoen Mole-Hole izeneko estudio txiki batean egin genituen, eta Topo izan zen soinua hartzearen arduraduna.
Disko honetako kantu guztiak, bertsioa salbu, gaztelaniaz abestuak dira. Alta, orain lantzen ari zareten kantetan euskara sartzen hasi zarete.
Horrela da. Dagoeneko kantu berriak sortzen ari gara entsegu lokalean, eta euskaraz egindako hiru abesti baditugu dagoeneko. Hemendik aurrera, euskaraz eta gaztelaniaz eginiko kantuak tartekatuko ditugu gure kantu zerrendan.
Tartean, Danba taldearen kantu bat moldatu duzue. Bertsio zaleak al zarete?
Disko honetan, Danbaren "Eztanda" kantua moldatu dugu. Gustuko genuen taldea zen Danba, eta kantua ere bikaina delakoan gaude. Laudioko taldea sarri ikusitakoak gara urte batzuk atzera. Zuzenekoetan zenbait bertsio jotzen ditugu gure kantuekin tartekatuz, emanaldietako giroa berotze asmotan. Eskorbutoren "Anti-todo", Barricadaren "Bahía de Pasaia", Ramones taldearen edo Los Planetas taldearen kantu bana jotzen ditugu, besteak beste. Era berean, nola ez, Danbaren "Eztanda" ere sartzen dugu zuzeneko zerrendan.
Koldo Otamendi
Taldea : THE DOGS OF THE BLACK FOOT
CDaren izena : "Como una perra rabiosa"
Herria : Gasteiz
Hizkuntza : Gaztelera, euskara
Diseinua: Lu
Grabaketa : Mole Hole estudioak (Gasteiz)
Teknikaria : Topo
Iraupena : 31 minutu 50 segundo
Abesti kopurua :
1.- El Botin
2.- Miedo y asko en Gasteiz
3.- Fuiste de oro
4.- Malas Vibraciones
5.- Esta es tu vida!!
6.- Eztanda
7.- Luz salvaje
8.- Lo sabes tu?
9.- Mi coche
10.- Tu deseo
11.- Hija puta
Taldekideak:
Aitor: gitarra
Miriam: gitarra
Peio: baxua
Gorka: ahotsa
Jon: bateria
Argitaratzea:
Autoekoizpena
Amphetamine Republic Army Records
Harremanak:
656 749 782 Jon
thedogs@gaztesarea.net
www.myspace.com/thedogsoftheblackfoot
Este quinteto de Vitoria-Gasteiz comenzó su andadura en otoño de 2004. Con componentes de grupos como Trangader, Obligaciones o Los Tornillos, hacen un PunkRock potente, como queda bien reflejado en sus conciertos. En mayo de 2005 fue su debut en el escenario compartiendo cartel con Gatillazo y Trangader en el Gaztetxe de Gasteiz. Desde aquella fecha, la banda ha dado unos 25 conciertos, la mayoria en diferentes bares, barrios y lugares de Vitoria-Gasteiz y fuera de Gasteiz, en el Gaztetxe de Soraluze (Gipuzkoa), Katetxe de Saturraran (Gipuzkoa), en Urbina (Araba), en Zaitegi (Araba), en el festival motero Motolarre, en Zaragoza, en el Magic Rock&Roll Club de Barcelona y en la Sala Seattle de Sabadell (Barcelona). En estos dos ultimos, compartiendo cartel con Cucarachas, grupo de tributo a Leño.
Ya esta a la venta su primer CD de 11 canciones producido por Amphetamine Republic Army Records: "Como una perra rabiosa".
Puntos de venta: Electra Store, Kobazulo, Gasteizko Gaztetxea, Irauli, Xabier, Sorginak, Kriselu, Gora, Hala Bedi Taberna, Gakoa, Jastepi y Olarizumendi Elkartea en Gasteiz
Ortzi y Otxoa en Agurain
Herriko y Ttipi-ttapa en Durango
Jaizale, DAT, Irrintzi y Aker tattoo studio en Arrasate
Azkena taberna en Aretxabaleta
Contacto: 615769940 (Gorka)-656749782 (Jon).
thedogs@gaztesarea.net
taldekide kopurua: 5
diskoetxea: Amphetamine Republic
kolaborazioak: Topo: punteo en MIEDO Y ASKO EN GASTEIZ
Iñaki Inuit: punteo en MALAS VIBRACIONES
Angel Rockaina, Iker Zubia y Urra: voces en LUZ SALVAJE
-(r)i zuzendutako mezuak THE DOGS OF THE BLACK FOOT
Zure playlistean dago.Hemen klik egiten baduzu zure playlistetik desagertuko da.
Ez dago zure playlistean.Hemen klik egiten baduzu, zure playlistean egongo da.
|
|
|
Get the Flash Player to see this player.


Erregistratuta zaudenean zure talde gustukoenen abestiak gordetzeko aukera izango duzu
Erregistratu eta ezagutu pertsona hau